ZORIONTSU BIZI, ZORIONTSU IZAN ! ! !

Sarrera

Ni Andrea Idoyaga naiz, Haur Hezkuntzako 3.mailako ikasle bat eta blog bat egin behar izan dugu Teknologia Berrien irakasgairako, beraz, hau izango da nirea.
ONGI ETORRI DENOI ! ! !

viernes, 6 de noviembre de 2009

Prometeus - La Revolucion de los Medios bideoa

Prometeus - La Revolucion de los Mediosbideo honen gaia azken urte hauetan eman den teknologiari buruzko aldaketa nabarmena da. Hau da, denbora gutxian eman den aurrerapen eta aldaketa izugarria.
Lehenagoko urteetan izan dugu "mass media" digitalizatu egin da eta honekin batera, irratia, egunkaria etab. ere. Orain ordenagailuan ikus eta entzun ditzakegu, laster dena ordenagailuan izango dugula uste dut eta hau gabe ez garela ezer ez inor izango, behintzat hori iruditu zait bideoa ikustean.
Nire ustez, jada bidean dagoen etorkizun ez hain urrun bat erakusten digu bideo honek, hor agertzen diren gauza asko jada gertaturik daudelako. Hala ere, nire ustez ez du solik abantaila bat adierazten etorkizun honek, zeren ondo dago teknologiaz jakitea, baina hori bakarrik al dago bizian? beste hainbeste gauza garrantzitsu daude eta ez zaie behar besteko garrantziarik ematen, beraz, dena bere neurrian hartu behar dela uste dut. Eta teknologian aditua ez izateak ez gaituela bazterturik uzti behar.
Gu irakasle izango garen aldetik, eskolan ere gero eta gehiago, gero eta lehenago erakusten zaie ordenagailu eta teknologia berriak erabiltzen, gerorako mundu batean pentsatuz. Baina nik gauza bakoitza bere adinean egin behar dila uste dut eta ez txikitatik presioa sartzen egon, baizik eta beraien munduak holakoa denez, etxean, kalean etab. hainbat gauza ikusi eta ukitzen dituztenez, erraz egiten zaie teknologia berrietan integratzea.
Azkenik, egin dezakegun gauza bakarra guk dakiguna erakustea dela uste dut, galdetzen dutena erantzunez eta inoiz ez gezurra esanez edo egia tapatuz. Hala ere, gutxinaka- gutxinaka egin behar dela uste dut, dena bat- batean ez izateko. Lehen ezer ez zegoenean ere haurrak pozik bizi baitziren eta orain denbora aldatuta dauden arren ez dut uste den- dena jakin behar dutenik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario