ZORIONTSU BIZI, ZORIONTSU IZAN ! ! !

Sarrera

Ni Andrea Idoyaga naiz, Haur Hezkuntzako 3.mailako ikasle bat eta blog bat egin behar izan dugu Teknologia Berrien irakasgairako, beraz, hau izango da nirea.
ONGI ETORRI DENOI ! ! !

miércoles, 11 de noviembre de 2009

Blogg.a irakaskuntzan

Hasiera batean, ez nekien zer zen benetan blogg bat. Banekien jende askok zuela eta bertan beraiek iritziak, argazkiak etab. jartzen zituztela, baina inoiz ez dut blogg bat irekitzeko irrika hori sentitu, agian ez nekielako zehatz- mehatz zer zen. Bai ordea, tuenti edo facebook , hala ere, beti dago bat bestea baino gehiago gustatzen dena.
Irakasgai honi esker orain badakit zer den blogg bat eta konturatu naiz beste edozer baino seguruagoa izan daitekeela eta gainera zure erara jarri daitekeela eta ez facebook edo tuenti bezala plantilla bat daukatela eta hori hor geratzen dela.
Beraz, blogg bat irakaskuntzan izatea oso interesgarria dela uste dut baita haur hezkuntzan ere. Horrela bertan umeen argazkiak, bideoak, ariketak, abestiak etab. jarri daitezke eta horrela beraien gurasoek ere ikus dezakete zer nolako gauzak egiten dituzten klasean. Baita umeei bertatik irakatsi diezaiokegu, bertan youtubeko bideoak jarriz, lehen aipatutako beraien argazkiak e.a. jarriz… horrela beraien jarduerez ohartuko dira, interpretatzeko gai izango dira…
Laburbilduz, oso interesgarria iruditzen zait, blogg bat zabaltzea irakasle bezala aritzen garenean, hau da, gure kabuz edo politagoa agian eskolaren izenean, horrela bakoitzaren zalantzak argitu daitezke baita besteek zein nolako ekintzan egiten dituzten ikus daitezke, ze ekarpen egiten dituzten etab. beraz, denei animatzen diet irakasle direnean blogg bat zabaltzea eta noski beraien helbidea ematea elkartrukatzerako!

No hay comentarios:

Publicar un comentario