ZORIONTSU BIZI, ZORIONTSU IZAN ! ! !

Sarrera

Ni Andrea Idoyaga naiz, Haur Hezkuntzako 3.mailako ikasle bat eta blog bat egin behar izan dugu Teknologia Berrien irakasgairako, beraz, hau izango da nirea.
ONGI ETORRI DENOI ! ! !

sábado, 28 de noviembre de 2009

Alfabetizazio digitala

“Multimedia Lireracy digital story” bideo honetan lehen eta oraingo ikuspegi aldaketa ikus dezakegu. Hau da, Nola lehengo haurrek eta oraingoek ez duten berdin pentsatzen edo amets egiten. Ametsak berdinak izan arren orain amets horiek errealitate bihurtu daitezkeela dirudi, teknologia berrien bitartez bada ere. Adibidez, ilargian ibiltzea edo dinosauroekin egotea…
Nire ustez, teknologia berrien saraztearekin eskolak aldatu egingo dira eta “modernoago” bihurtu. Honi alde ona eta txarra ikusten dizkiot. Alde batetik ona, ondo iruditzen zaidalako teknologia berriak gelan izatea hau ikasteko tresna bezala hartuz gero. Bestetik alde txarra ikusten diot, ez daudelako ingurune “natural” batean horrela deitzeagatik. Gauza guztiak dira beraien ondoan teknologia berriak eta hori ez da ona beraientzat, ioi txarrak botatzen dituztelako alde batetik eta bestetik gauza hauetatik deskonektatu beharra dutela uste dudalako.
Tiscar Lara izeneko beste bideoan aldiz, Alfabetizazio digitalaren Alberdi kritikoa azaltzen digu.
Esaten du garrantzia handia ematen zaiola irakurketa eta idazketa digitalari, baita sortzearen beharrizanari ere. Honekin batera dio, konpetentzia digitala ez dela tresnak erabiltzen ikastea soilik, baizik eta bilatzen jakitea.
Merkatuaren munduan bizi garen aldetik dio, normalean ez garela galdetzen ea nork zer irabazi ateratzen duen honekin eta abantailak badituen arren, zenbait arrisku ere badituela. Batzuetan kondiziokoak irakurri gabe onartzen ditugula gauzak eta leihoak zabaltzen ditugula, benetan konpromisoa zertan jartzen dugun konturatu gabe.
Web 2.0ri buruz ere hitz egiten du. Honetan dio ez garela soilik kontsumitzaileak izan behar, baizik eta parte hartzaile aktiboak. Hau da, informazioa ateratzeaz gain, birsortu eta berriz ere sarean sartu. Inongo lotsarik sentitu gabe bakoitzak egiten dugunarekin, baizik eta guztiz kontrakoa, besteek egiten dutenak beste batzuei laguntzea. Beraz, konpartitu egin behar dugu inor gutxietsi gabe.
Bukatzeko beti bezala esan behar dut, oso ondo dagoela digitalizazioa, tek. Berriak etab. baina dena bere neurrian eta kontu handiz.-

No hay comentarios:

Publicar un comentario