ZORIONTSU BIZI, ZORIONTSU IZAN ! ! !

Sarrera

Ni Andrea Idoyaga naiz, Haur Hezkuntzako 3.mailako ikasle bat eta blog bat egin behar izan dugu Teknologia Berrien irakasgairako, beraz, hau izango da nirea.
ONGI ETORRI DENOI ! ! !

jueves, 8 de octubre de 2009

Web 2.0.ri buruzko bideoaren iruzkina

Euskaltuben ikusitako bideoak Web 2.0.ri buruzko informazioa ematen digu, hau da, web 2.0 sortu baino lehen Nola web 1.0 existitzen zen eta orain dela urte batzuetako interneta oraingoarekin konparatzen da. Izugarrizko aurrerapausoa ikusten delarik.


Bideo hau lehenengo aldiz ikusi dudanean ez dut jakin zehatz-mehatz zertaz ari den eta berriz ikusi behar izan dut, zeren ni interneten erabiltzailea naiz eta nahiko ordenagailu salea, baina inoiz ez naiz jarri pentsatzen guk geuk sortzen dugula informazioa eta guk geuk sortzen dugula internetak. Baizik eta adibidez, hitzen esanahiak hiztegia egiten dutenak sartzen dutela edo.. ez dakit, inoiz ez bainaiz horretan pentsatzen jarri.


Hala ere, aurrerapausoa bai, baina oso ziurra izango ote da? Pega hori ikusten diot nik, Egia da oso ondo dagoela eta oso arina dela, baina kontu handiz ibili behar gara non sartzen garen eta zer egiten dugun.



No hay comentarios:

Publicar un comentario