Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.
Informazio gizartearen garapenean gertatzen ari diren gertakizunen azkartasunaren adibide da Internet. Guk gaur egun eskura ditugu bai ordenagailu, bai mugikor bai hainbat eta hainbat teknologia berri. Lehen posible ez zena, eta lehen ez dut aintzina esan nahi, baizik eta nire gurasoen sasoian eta ez esan amonaren sasoian Bilbora joateko orduak behar izaten zituztela garraio publikoan eta orain gehien jota ordu betean zaude. Denak egin du era izugarrian aurrera, teknologiari ezker.
Hala ere, interneten ildora joz, gaur egungo gazteak ohituta gaude gauza berriekin eta erraz egiten zaigu gauza berriak ikastea edo behintzat gurasoei baino errazago. Guk orain ez ditugu ia kartarik bidaltzen, dena korreo elektronikoz egiten dugulako, baina orain urte batzuk kartaz bidaltzen zirenean gauzak, nok usteko zuen gaur egun egun berdinean hel lekiokeela hartzaileari? edo orain bezala kotxeak gasolina gabe ibiliko zirela?...
Bukatzeko esan nahi dut, gure informazioaren gizarte honek abantaila asko ekarri gaituela, baina hori ikasi ahal izan dutenetzat, zeren ikasi ezin izan dutenak, nola sentitzen dira? benetan ez al dira atzeratuago sentituko? Lehen inork ez zekienez denak berdinak ziren, baina orain.... Hala ere, aurrerapauso handiak dira eta niri ongi iruditzen zait, baina honekin batera kontsumoak, kutsadurak etab. ere gorantz egin dute eta horregatiik pixka bat gauzak birplanteatu beharko genituzkeela uste dut.
jueves, 29 de octubre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario