ZORIONTSU BIZI, ZORIONTSU IZAN ! ! !

Sarrera

Ni Andrea Idoyaga naiz, Haur Hezkuntzako 3.mailako ikasle bat eta blog bat egin behar izan dugu Teknologia Berrien irakasgairako, beraz, hau izango da nirea.
ONGI ETORRI DENOI ! ! !

jueves, 29 de octubre de 2009

Informazioaren gizartea. Iruzkina

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.

Informazio gizartearen garapenean gertatzen ari diren gertakizunen azkartasunaren adibide da Internet. Guk gaur egun eskura ditugu bai ordenagailu, bai mugikor bai hainbat eta hainbat teknologia berri. Lehen posible ez zena, eta lehen ez dut aintzina esan nahi, baizik eta nire gurasoen sasoian eta ez esan amonaren sasoian Bilbora joateko orduak behar izaten zituztela garraio publikoan eta orain gehien jota ordu betean zaude. Denak egin du era izugarrian aurrera, teknologiari ezker.

Hala ere, interneten ildora joz, gaur egungo gazteak ohituta gaude gauza berriekin eta erraz egiten zaigu gauza berriak ikastea edo behintzat gurasoei baino errazago. Guk orain ez ditugu ia kartarik bidaltzen, dena korreo elektronikoz egiten dugulako, baina orain urte batzuk kartaz bidaltzen zirenean gauzak, nok usteko zuen gaur egun egun berdinean hel lekiokeela hartzaileari? edo orain bezala kotxeak gasolina gabe ibiliko zirela?...
Bukatzeko esan nahi dut, gure informazioaren gizarte honek abantaila asko ekarri gaituela, baina hori ikasi ahal izan dutenetzat, zeren ikasi ezin izan dutenak, nola sentitzen dira? benetan ez al dira atzeratuago sentituko? Lehen inork ez zekienez denak berdinak ziren, baina orain.... Hala ere, aurrerapauso handiak dira eta niri ongi iruditzen zait, baina honekin batera kontsumoak, kutsadurak etab. ere gorantz egin dute eta horregatiik pixka bat gauzak birplanteatu beharko genituzkeela uste dut.

Informazioaren gizartea. Bideoa

lunes, 19 de octubre de 2009

Urriak 19

Urriaren 19an, Saio praktikoan datu fitxak ikasleekin kointziditzen duten eta zein taldetan gauden egiaztatu du Josunek. Ondoren, blogg.ean jarri behar zena errepikatu da eta gure argazki bat jarri behar izan dugu perfilean nor garen jakiteko, baita sarrerako tituluaren atzealdean beste bat. Blogg.eko alde estatikoa zein den ikusi dugu eta pertsonalizatu. Saio teorikoan Web 2.0ri buruzko iruzkinen globalizazio abt komentatu da eta norabitek dudak izan baditu argitu. Baita aurretiko kontzeptu batzuk ere azaldu dira.

Tim O'Reilly


Tim O'Reilly
Entziklopedia librea
Tim O´Reilly 1954ean jaio zen Cork.en (Irlanda). O´Reilly Mediaren (editorialaren) fundatzaile eta presidentea izan zen. Software librearen bultzatzaile eta Web 2.0ren autoreetako bat da, baita Perl lengoaiaren garapenean ere parte hartu zuen.
O´Reilly literaturan intesaturik egon zen, baita Harvardeko Unibertsitatean Klasikoetan lizentziatua ere. 1975ean, Cum Lauderekin segituan hasi zen informatikaz interesatzen eta honi buruzko liburuez. Liburu batzuen egile da eta hauek bere editorilean aterata daude..
Harvarden graduatu ondoren, bere karrera editorial munduan egiten hasi zen. The Whole Internet User´s Guide & Catalog argitaratu zuen 1992an, non interneti buruzko lehen liburu dibulgatiboa izan zen. 1993an interneteko lehen portala egin zuen: Global Netwoek Navigator zen, non geroago AOL bilakatu zen. 2000. urtean Safari Books Online sortu zuen, Interneteko lehen lekua non liburuak saltzen diren. 2004ean
Web 2.0ri buruzko konferentzia bat aurkeztu zuen.

Beraz, argi dago nondik datorkion bere fama. Hau da, gaur egun hain garrantzitsua den Web 2.O, Solftware libre...engatik gehienbat, baita orainarte egin dituen beste hainbeste gauzengatik.

urriak 5

Urriaren 5ean, Web 2.0 zer den azaldu zigun Josunek eta gero saio praktikoan Bolg bat egiteari ekin genieon, horretarako www.blogger.com erabili genuen. Ondoren bideoa ikusi eta iruzkin bat egin ondoren, moodle.en publikatu eta blog.ean

irailak 28

Irailaren 28an, lehen eguna izan genuen Teknologia Berrien ikasgaian eta irakasleak gu ezagut genezan DAtu fitxa bat bete genuen gure datuekin eta moodle.era igo genuen.

jueves, 8 de octubre de 2009

Web 2.0.ri buruzko bideoaren iruzkina

Euskaltuben ikusitako bideoak Web 2.0.ri buruzko informazioa ematen digu, hau da, web 2.0 sortu baino lehen Nola web 1.0 existitzen zen eta orain dela urte batzuetako interneta oraingoarekin konparatzen da. Izugarrizko aurrerapausoa ikusten delarik.


Bideo hau lehenengo aldiz ikusi dudanean ez dut jakin zehatz-mehatz zertaz ari den eta berriz ikusi behar izan dut, zeren ni interneten erabiltzailea naiz eta nahiko ordenagailu salea, baina inoiz ez naiz jarri pentsatzen guk geuk sortzen dugula informazioa eta guk geuk sortzen dugula internetak. Baizik eta adibidez, hitzen esanahiak hiztegia egiten dutenak sartzen dutela edo.. ez dakit, inoiz ez bainaiz horretan pentsatzen jarri.


Hala ere, aurrerapausoa bai, baina oso ziurra izango ote da? Pega hori ikusten diot nik, Egia da oso ondo dagoela eta oso arina dela, baina kontu handiz ibili behar gara non sartzen garen eta zer egiten dugun.



lunes, 5 de octubre de 2009

Bideo aproba

bideoa blogean sartuko dugu ikusteko zein erraza den hori egitea.

sarrera

Ni Andrea Idoyaga naiz, Haur Hezkuntzako 3.mailako ikasle bat eta blog bat egin behar izan dugu Teknologia Berrien irakasgairako, beraz, hau izango da nirea.